XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) mundu kupidagabera irtetzea ez zitzaion batere erraza suertatu, areago hizkuntzaren muga tartean zegoela.

Libre zeuzkan une urrietan paseatzeari ekiten zion, malenkoniatsu; eta hala hasi omen zen mundu berriaren garratzari aurre egiten, eta baita benetako adiskidetasuna, ordurarte emana etorri baitzitzaion, baloratzen.

Hurrengo egonaldiaren ostean, eskuzabaltasuna erakusten jarraitzen zuen, berriz ere, mundu guztiarentzako poltsez beteta etorri baitzen.

Baina baten batek aldaketarik nabaritu zion Sergiori:

mutiko lotsati eta hitz gutxikoa zen, bai, baina ahoa ireki orduko gero eta mintzaira ulerkaitzagoa zerion, tartean ingelesezko hitz ugari erabiltzen zituela: openak, driveak, era askotako shootak, breakak, aceak, managerak etabar.

Balkobilkotarrak, izaera zuhurrekoak berez, aldaketaren bat susmatzen hasi ziren Sergioren jarreran.

Lehenagoko isiltasunak nolabaiteko harro itxura ematen bazion, zer esanik ez oraingo estranjerismo-uholdearekin!